119. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketaren hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko ekainaren 14ko osoko bilkuran, 2017 urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2017ko ekainaren 15ean.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1707323