2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, kirol federatu amateurrerako 2017-2018 kirol denboraldirako diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 350216 eta Udalaren webgunean http://www.valledeegues.com/eu/ayuntamiento/servicios/deporte/subvenciones-y-convenios/.
Xedea.
Deialdi honen helburua da kirol klubei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak ematea, baldin eta 2017-2018 kirol denboraldian lehiaketa federatuko jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, 15 urtetik gorakoen (gazteen) kirol kategoriatik aurrera edo Udalaren kirol eskoletan ez dauden kategorietan, maila edo adinagatik.
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak.
Diru-laguntza eskatzen ahalko dute indarra duen legedian ezarritako debekuetako bat ere ez duten entitateek; horrez landa, baldintza hauek bete behar dituzte:
4.1. Sozietatearen helbidea eta helbide fiskala Eguesibarren izatea, eta jarduera bertan egitea, herritarrei zuzendurik.
4.2. Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea, edo ibarrean klub filial bat izatea, lan hori egiten duena.
4.3. Gazteen kategorian fitxa eduki ahal izatea kasuan kasuko eskolako ikasleen %80k gutxienez, betiere ibarreko herritar gisa inskribatuta eta ibarrean erroldatuta badaude, eta kategoria horretara borondatez pasatu nahi badute.
4.4. Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2016-2017 denboraldian.
4.5. Eskabidea aurkezten den egunean legez eratuta egotea eta Nafarroako Gobernuko Kirol Elkarteen Erregistroan eta Eguesibarkoan alta emanda.
4.6. Diruz lagundu nahi den jarduerak Eguesibarko Udalaren beste hitzarmen batzuen edo beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatuak ez izatea, bigarren artikuluan ezarritakoa izan ezik.
4.7. Talde bakoitzeko lizentzia federatuen kopurua aitortzea, baita ibarrean erroldatutakoen lizentziak zenbat diren ere.
4.8. Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.
4.9. Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren diru-laguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren %40 gutxienez.
Epea.
Diru-laguntzaren eskabideak Eguesibarko Udaleko Erregistro Orokorrera bertara (Herritarrei Arreta Emateko Bulegora) joanez aurkeztu beharko dira, Garajonay kaleko 1ean, 09:00etatik 14:30era bitarte, astelehenetik ostiralera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 lanegunean.
Sarrigurenen, 2017ko ekainaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1707078