119. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Azkoiengo Udalaren eta Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren 2017ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2017ko ekainaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1706980