2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Laburpena, enpresak jartzeko inbertsioetarako diru-laguntzak emateko deialdiarena (Martzillako Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran onetsia)
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (kodea): 350486.
Onuradunak eta helburua: laguntza hauen xedea da sustatzea Martzillan enpresak jar daitezela, bai eta horren ondorioz lanpostuak sortzea ere. Laguntzen araubide honen onuradun izanen dira Martzillan kokatzeko asmoa duten enpresak, nagusiki Martzillako bertako langileez osatuak. Deialdiaren onurak jasotzen ahalko dituzte soil-soilik Martzillako udal-mugartean ezartzen diren enpresek, eta ez dira onuradunak izanen bertzerik gabe enpresaren helbidea aldatzen duten enpresak, Martzillako udal-mugartean inolako presentziarik, jarduerarik edo ekoizpen errealik izan gabe.
Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 350486) eta Martzillako Udalaren web orrian (www.marcilla.es).
Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki-laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Martzillan, 2017ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1707161