2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
2017ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
AURREKONTUKO 1/2017 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
Gastuen gehitzea:
4. kapitulua.–1.1650.4680001 partida. “Diru-laguntza, Ardazko kaleko argiak”: 2.020,00 euro.
Gastuen gutxitzea:
5. kapitulua.–1.9291.51000 partida. “Ustekabeak”: -2.020,00 euro.
Itzagaondoan, 2017ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L1706940