119. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Trukerako eskaintza publikoa

Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko ekainaren 13ko osoko bilkuran, abian jarri du Udalaren jabetzako finka batzuk beste ondasun batzuekin trukatzeko espedientea. Ondasun horiek espedientean dagoen justifikazio memorian aipatzen diren ezaugarriak bete behar dituzte. Hori horrela, erabaki hauek hartu ditu:

a) Lurzati hauen besterengarritasuna deklaratzea, ondoren trukea egiteko:

–Taxoareko jurisdikzioan:

1) Industria erabilerako P-9 lurzatiaren %95, Taxoareko jurisdikzioan (Aranguren Ibarreko Udala) dagoen Belanbutzu sektorearen borondatezko lurzatiketa proiektuaren ondoriozkoa. 5.028 m²-ko azalera du, eta homogeneizatuko hirigintzako aprobetxamendua 2.555,60 m²-koa da. Mugak: iparraldean, 7. eta 8. lurzatiak; hegoaldean, 12. lurzatia, finkatua eta lurzatiketa proiektu honen eremutik kanpo dagoena; ekialdean, P-9 lurzatia; eta mendebaldean, bidea (Belanbutzu bidea).

3019. liburukian, 151. liburuan, 88. orrian, 9978. finka gisa inskribatuta dago.

Taxoareko 3. poligonoko 809. lurzatiari dagokio.

–Eta Mutiloako jurisdikzioan:

2) Bizitegi erabilerako P-11 lurzatia (BOE etxebizitza kolektiboa), Mugartea sektorean, Aranguren Ibarrean; gauzatzen den UPSren arabera okupagarria eta eraikigarria, 1.260 m²-koa, horietatik 610 m² eraikinak okupatuak, 220 m²-ko erabilera publikoko zortasun iraunkor eta doakoa azaleran, eta gainerako 430 m² eremu libre-lorategi pribaturako. Mugak: iparraldean, eremu libre publiko sortu berria (E.L.3); hegoaldean, bide publiko sortu berria (V.6); ekialdean, bide publiko sortu berria (V.6); mendebaldean, P.10 lurzatia. Aprobetxamendua: 3.152,4 AU. Urbanizazio kargarik gabe. Sotoko solairua, garajetarako dena, P.10 lurzatiarekin mankomunatuta dago, behar den unean ezartzen den araubide juridikoaren arabera.

3509. liburukian, 199. liburuan, 81. orrian, 12312. finka gisa inskribatuta dago.

Mutiloako 1. poligonoko 1.113 lurzatiari dagokio.

3) Bizitegi erabilerako P-10 lurzatiaren %15 (BOE etxebizitza kolektiboa), Mugartea sektorean, Aranguren Ibarrean; gauzatzen den UPSren arabera okupagarria eta eraikigarria, 1.260 m²-koa, horietatik 610 m² eraikinak okupatuak, 220 m²-ko erabilera publikoko zortasun iraunkor eta doakoa azaleran, eta gainerako 430 m² eremu libre-lorategi pribaturako. Mugak: iparraldean eta mendebaldean, eremu libre publiko sortu berria (E.L.3); hegoaldean, bide publiko sortu berria (V.4); ekialdean, P.11 lurzatia. Aprobetxamendua: 3.152,4 AU. Urbanizazio kargarik gabe.

Sotoko solairua, garajetarako dena, P.11 lurzatiarekin mankomunatuta dago, behar den unean ezartzen den araubide juridikoaren arabera.

3509. liburukian, 199. liburuan, 76. orrian, 12311. finka gisa inskribatuta dago.

Mutiloako 1. poligonoko 1.112 lurzatiari dagokio.

b) Lurzati bat edo gehiago duten jabeei dei egitea, trukean parte hartu nahi badute.

c) Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta trukean parte hartu nahi dutenei hamabost eguneko epea ematea.

Mutiloan, 2017ko ekainaren 14an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1707296