1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1523/2017 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Iruñeko “San Juan-Donibane” ikastetxe bateratuko zuzendaritza taldearen izendapena berritzen duena.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 14an emandako 1844/2012 Ebazpenaren bidez, 2012-2013 ikasturtean jardunean hasi beharra zuten ikastetxe publikoetako zuzendaritza karguak izendatu ziren, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, izan ere, garai hartan hori zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko sistema arautzen zuen xedapena.
Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 9an emandako 1308/2017 Ebazpenaren bidez, Alfonso Carlos Roncal Los Arcos jauna Iruñeko “San Juan-Donibane” ikastetxe bateratuko zuzendari karguan berritu da 2020ko ekainaren 30era arte. Izendapenak 2016ko uztailaren 1etik aurrerako atzeraeragineko ondorioak izanen ditu.
Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduaren (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduak indargabetuaren) 11. artikuluko 7. idatz-zatiak ezartzen duenez, zuzendaritza taldeko kideen izendapena ikastetxeko zuzendaria izendatzen den epe bererako eginen du giza baliabideen kudeaketaren arloan eskumena duen organoak, eta betiere zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapena egiteko baldintza izanen da kargualdia bitartean bete dezaketen posturen bat hutsik egotea, ikasturte bakoitzeko hezkuntza plangintzaren arabera. Postu huts hori badagoela Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du, txosten baten bidez.
Zuzendaria berritu eta postu hutsak badaudela berretsi baita, bidezkoa da zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapena epe bererako berritzea.
Bidezkoa da, halaber, zerbitzu eginkizunak ematea destinoa beste ikastetxe batean duen zuzendaritza taldeko kideari.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko “San Juan-Donibane” ikastetxe bateratuko zuzendaritza taldeko kideen izendapena 2020ko ekainaren 30era arte berritzea, 2016ko uztailaren 1etik aurrerako atzeraeragineko ondorioekin. Kide hauek:
KARGUA | IZEN-DEITURAK |
Zuzendariordea | Company Salaverría, María |
Ikasketaburua | Prego Boente, Marcos Pedro |
Idazkaria | De la Varga Álvarez, Carlos |
Izendapen horiek egiteko baldintza izanen da kargualdia bitartean bete dezaketen posturen bat hutsik egotea, ikasturte bakoitzeko hezkuntza plangintzaren arabera.
2. Zerbitzu eginkizunak ematea María Company Salaverría andreari, Iruñeko “San Juan-Donibane” ikastetxe bateratuko zuzendaritza taldeko postua betetzeko, bere izendapenak irauten duen eperako.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari, Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoari eta Deialdien Atalari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Iruñeko “San Juan-Donibane” ikastetxe bateratuari, Iruñeko “Julio Caro Baroja” Bigarren Hezkuntzako institutuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko ekainaren 1ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.
Iragarkiaren kodea: F1706815