1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
385/2017 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Christian Hidalgo Nieto jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuko Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Christian Hidalgo Nieto jauna Nafarroako Zerga OgasunekoTributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko ekainaren 7an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1706972