116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Zehapen espedientea irekitzea. ZE3/2017 Esp.

Joseba Otondo Bikondoak, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate-udalburuak.

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2017ko apirilaren 24an, ebazpen hau eman dut:

Ikusita 2017/02/10eko salaketa akta, Foruzaingoak egina.

Honakoak kontuan harturik:

Aipatutako gertaera, alegia, arriskutsua izaten ahal den txakurra toki publikoetan muturrekorik gabe ibiltzea, egoera horrekin loturiko gertaera berriak egiaztatzea eta xehe ezartzea eragotzi gabe, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeari buruzko 50/1999 Legearen 13.2.d artikuluaren ustezko arau-haustea da.

Ivan Riobo Barrero da arau-hauste horren erantzule, espediente honen arrazoia diren ekintzen egile gisa.

Baztango Udaleko alkate-udalburuak du prozedura ebazteko eskumena.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluari jarraikiz, interesdunek espedientearen instruktorearen edota idazkariaren ezespena abiarazten ahal dute.

Ikusita aipatutako artikuluak eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak, honakoa

Agintzen dut:

1. Ivan Riobo Barrero jaunari zehapen-espedientea irekitzea, 2017/10/02an, Elizondoko Aldude karrikan, arriskutsua izan daitekeen txakur bat muturrekorik gabe edukitzeagatik. Hori 50/1999 Legearen 13.2.d artikuluaren ustezko arau-haustea da. Aipaturiko legearen 13.5 artikuluak dakar arau-hauste administratibo larriei 300,52 eta 2.404,05 euro arteko isunak ezartzen zaizkiela. Azaldutakoa kontuan harturik eta aipaturiko araudiarekin bat eta jokabideari erreparaturik, isuna 301 euroan kuantifikatu daiteke.

2. Iulen Urbiola Loiarte espedientearen instruktore izendatzea.

3. Ebazpen hau Ivan Riobo Barrero jaunari eta espedientearen instruktore Iulen Urbiola Loiarte jaunari jakinaraztea.

4. Ivan Riobo Barrero jaunari jakinaraztea zortzi eguneko epea duela instruktorearekiko ezespena aurkezteko.

5.–Interesdunei adieraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2-f artikuluari jarraikiz, 15 eguneko epea dutela egoki jotzen dituzten alegazio eta agiriak aurkezteko eta, hala baderitzote, frogak proposatzeko, horretarako erabiliko dituzten baliabideak zehaztuta. Halaber, ohartarazten zaie aipatutako epean zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren kontrako alegaziorik egin ezean, irekitzea ebazpen-proposamentzat jo ahal izanen dela egotzitako erantzukizunaren inguruko erabaki zehatza jasotzen duenean eta goian aipatu legearen 89. artikuluan aurreikusitako ondorioak izanen dituela.

Era berean, Administrazio Publioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluari jarraikiz, interesdunek prozeduraren edozein unetan izapidea eta hartutako izapide-egintzak zertan diren jakiteko eskubidea dute, baita agiriak ikusteko eta kopiak eskuratzeko ere. Entzunaldi-izapidea izan aitzinetik, interesdunek alegazioak egin ahal izanen dituzte eta egoki jotzen dituzten agiriak aurkeztu.

Beharrezko ondorioetarako jakinarazten dizut tramitazio jarduera izanik ez dela administrazio-bidez errekurtsoa aurkezten ahal.

Baztanen, 2017ko apirilaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1706846