116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 1245/2015 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

33/2017 epaia.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia.

1245/2015 prozedura arrunta

Helburua: diru kopuru baten erreklamazioa.

Alderdiak: Auzi-jartzailea: José Luis Ruiz Arguiñano.

Letradua: Martínez Chocarro jauna (Francisco Javier).

Prokuradorea: Echauri Ozcoidi jauna.

Dtua: Ricardo José Lizarraga Casanellasen jaraunsle ezezagunak edo jaraunspen jasogabea.

Letradua:

Prokuradorea: (auzi-iheslaria).

Epailea: Rafael Ruiz de la Cuesta Muñoz (titularra) Adrián Cámara del Río (praktiketan).

Epaitza: Osorik baiesten dut Echauri prokuradore jaunak, José Luis Ruiz Arguiñano jaunaren izenean eta Ricardo José Lizarraga Casanellasen jaraunsle ezezagunen edo jaraunspen jasogabearen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera:

–24.242,70 euro.

–Zenbateko horren gaineko interesak, diruaren legezko interes tasa aplikatuta, 2016-06-01etik epaia eman bitartean, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.

–Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (demandatuari, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez, auzi-jartzailearen eskariz, betiere auzialdia iraungi baino lehen eskatzen badu, nahiz eta horrek ez duen galarazten epaiaren kopia posta ziurtatuz igortzea, hartu-agiri eta guzti, Ricardo José Lizarraga Casanellasen jaraunspen jasogabeari zuzendurik, Iruñeko Miguel Astráin kaleko 21eko 2. solairuko eskuinaldera eta Iruñeko Mendillori auzoko El Soto plazako 2ra), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honetan Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/2011 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/2000 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro jarri dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Eta Ricardo José Lizarraga Casanellasen jaraunsle ezezagunei eta jaraunspen jasogabeari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1705820