116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 2., 3., 4. eta 5/2017 aldaketak.
Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko 2., 3., 4. eta 5. espedienteak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Halaber, Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko maiatzaren 17ko bilkuran, erabaki zuen zuzentzea aurrekontuko 4. eta 5/2017 aldaketetan izandako akats materialak.

2/2017 Aldaketa aurrekontuan

Kreditu berezia

GASTUA:

1612-6220009.–Inbertsioa, Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partzialerako (gainerakoa): 55.000 euro.

FINANTZAKETA:

7508004.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorraren kapital-transferentziak (TAP): 4.400 euro.

8700000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 50.600 euro.

Aurrekontuko 3/2017 aldaketa

Kreditu-gehigarria

GASTUA:

1612-22799000.–Servicios Arga Valdizarberen zerbitzuengatik:
29.407,39 euro.

FINANTZAKETA:

8700000.–gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 29.407,39 euro.

Aurrekontuko 4/2017 aldaketa

Kreditu-gehigarria

GASTUA:

1622-6230000.–Inbertsioa, Garesko bilketa-gunea: 282.205,43 euro.

FINANTZAKETA:

7200000.–Estatuko Administrazio Orokorraren kapital-transferentzia: 55.535,73 euro.

7508005.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorraren kapital-transferentzia (PIL): 88.850,17 euro.

4670002.–Nafarroako Hondakinen Partzuergoa: 137.819,53 euro.

Aurrekontuko 5/2017 aldaketa

Kreditu berezia

GASTUA:

9200-1200901.– Familia laguntza: 819,00 euro.

FINANTZAKETA:

8700000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 819,00 euro.

Garesen, 2017ko maiatzaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1706711