116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oilagorra ehizatzeko txartelen salmenta

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera eman du salgai jarriko dituela oilagorra ehizatzeko banakako 15 txartel, 600 euroan gehi BEZa txarteleko. Eskabideak sartu diren ordenari jarraituz salduko dira txartelak, eta Aezkoa mendiko (NA-10418) eremu baimenduetarako balio izanen dute, 2017-2018 denboraldirako.

Aprobetxamendu hau arautzen duen baldintza-agiria eskuragarri dute interesdunek Batzarreko bulegoetan (Ibarreko Etxean, Ariben).

Ariben, 2017ko maiatzaren 26an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1706731