116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

384/2017 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Enrique Hidalgo Nieto jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Carlos Enrique Hidalgo Nieto jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Ataleko burua, kargutik kentzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 7an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1706956