116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2017an Eguesibarko helduen euskarazko
klaseetarako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 350064 eta Udalaren web-orrian http://www.valledeegues.com/eu/ayuntamiento/servicios/euskera/euskaldunizacion-de-adultos/.

–Xedea.

Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei diru-laguntzak emateko modua arautzea.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete diru-laguntzak:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udaleko langileek diru-laguntza eskatu ahalko dute, udalerrian erroldaturik egon ez arren. Eskubide hori aitortua baldin badute negoziazio kolektiboaren bidez, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.

c) Eguesibarko Udalari betebehar fiskalak ordainduak izatea (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

e) Deialdi honetatik kanpo daude administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden Eguesibarko pertsonak.

–Epea.

Eskabideak aurkezteko epea, luzaezina izanen dena, 2017ko irailaren 1etik 29ra izanen da, eta horiek aurkeztuko dira Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatzen direnetako batean.

Sarrigurenen, 2017ko ekainaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1706928