116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko maiatzaren 26an hartutako erabakiarena. Erabaki horren bidez, 2017an
enplegua eta autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen
deialdiaren oinarriak onetsi dira

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 349709.

Lehena.–Onuradunak.

Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude eta Azkoienen erroldaturik badaude kontratazio egunean jarraian datozen baldintzak betez, eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte; autoenplegura jotzen duten pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradunak:

–Gutxienez ere 2 urteko antzinatasuna izatea kontratazio datatik edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako datatik.

–Azken 20 urteetatik erroldan gutxienez ere 10 urteko antzinatasuna dutela frogatzea kontratazio datatik edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako datatik.

Bigarrena.–Xedea.

Enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontratazioa eta autoenplegua diruz lagunduz, Azkoienen erroldaturik badaude eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzen zuzkidura 27.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Diru-laguntzak eskatzeko epea 2018ko urtarrilaren 15ean bukatuko da. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

Azkoienen, 2017ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1706827