116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hasierako onespena xehetasun azterlanari. Arratzubi kalea 1

2017ko ekainaren 10ean, Lesakako alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

2017ko maiatzaren 12an ekarri zen María Concepcion Irigoyen Yanci andreak sustatutako xehetasun azterlana, Arratzubi kaleko 1eko estalpeari dagokiona. Agiria Jokin Pastor Arriazu jaunak, eraikuntza ingeniariak, idatzi du.

2017ko ekainaren 7an, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion Nasuvinsa enpresak, aldeko txostena egin du (ekainaren 8ko 1877. sarrera Erregistro Orokorrean). Hala ere, aipatzen du, behin betiko onespena eman aurretik baldintza batzuk bete behar direla.

Hori ikusirik, zera ERABAKI DUT:

1. Xehetasun azterlanari hasierako onespena ematea.

2. 35/2002 Foru Legearen 76 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez erakusketa publikoan jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.

Lesakan, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1707223