2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Hiri jarduketako plan berezia 1. poligonoko 251. lurzatian.
Behin betiko onespena
Elizagorriko Udalak 2017ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 251. lurzatiaren hiri jarduketako plan berezia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onespenaren erabakia ematen da argitara.
Elizagorrian, 2017ko ekainaren 2an.–Alkatea, Máximo López Caro.
ERANSKINA
Hiri jarduketako plan berezia 1. poligonoko 251. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1706944