1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3283/2017 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Edurne Apestegui Egea andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel Zahar Etxeko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Edurne Apestegui Egea andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel Zahar Etxeko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen honek 2017ko ekainaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta honako hauei igortzea: El Vergel Zahar Etxeari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Idazkaritza Teknikoko Bulegoari.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko ekainaren 6an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F1706977