2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
Ordenantza, Iberreka alderdian, 2. poligonoko 226. lurzatian (UE4), etxebizitzak eraikitzeko lurzatien adjudikazioa arautzen duena. Behin betiko onespena
Garraldako Udalak, 2017ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza, Iberreka alderdian, 2. poligonoko 226. lurzatian (UE4), etxebizitzak eraikitzeko lurzatien adjudikazioa arautzen duena (2017ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30en argitaratua).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Garraldan, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Juampérez Huarte.
ORDENANTZA, IBERREKA ALDERDIAN, 2. POLIGONOKO 226. LURZATIAN (UE4), ETXEBIZITZAK ERAIKITZEKO LURZATIEN ADJUDIKAZIOA ARAUTZEN DUENA
1. Lurzatia eskatzeko eskubidea izanen du adinez nagusia den edozein pertsona fisikok, bi baldintza hauek betez gero: eraikiko den etxebizitza egiazki bizitokia izatea eta udalerrian erroldatzea.
Eskatzailea aldez aurretik erroldatuta ez balego, lurzatiaren eskabidearekin batera bizitoki eskaera eta ohiko bizitokia Garraldan ezartzeko eskaera aurkeztu beharko du. Honakoa gauzatzeko etxebizitzako obra amaitu ostean erroldatu beharko du.
2. Lurzatiak etxebizitzak eraikitzeko erabili behako dira.
3. Baztertuak geratuko dira lagapen edo salmenta bidez antzeko erabileretarako udal lurrak eskuratu dituzten herritarrak.
4. Lurzatien adjudikazioa eskatzaileen nahien arabera eginen da, denak ados jartzen badira; bestela, zozketa bidez adjudikatuko dira.
Era berean, eskatzaile kopurua lurzati kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez adjudikatuko dira.
Edozein kasutan, lehentasuna izanen dute, inolako zozketatan parte hartu behar izan gabe, aldez aurretik udalerrian erroldatutakoek.
Ordenantzaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, Udalak iragarki oholean bando bat jarriz hilabeteko epea ezarriko du balizko interesdunek lurzati eskaerak egin ditzaten.
5. Ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei zuzenean besterenduko zaizkie lurzatiak, etxebizitzak eraikitzeko lursailen beharrari erantzutearren, horrela Udalak xede dituen helburu sozialak aintzat hartuz. Salbuespena da, aurreko puntuan adierazi zozketa.
6. Lurzatien adjudikazio-hartzaileek adjudikazioaren egunetik hasita bi urteko epea izanen dute gehienez ere etxebizitzak eraikitzeko lanekin hasteko, eta horiek hasita, hiru urteko epea, gehienez ere, bukatzeko, hornitzeko eta okupatzeko.
Ez badira epe horiek betetzen, adjudikatutako lurzatia automatikoki itzuliko zaio Garraldako Udalari, eta adjudikazio-hartzaileak adjudikazioagatik ordaindutako zenbatekoa galduko du.
7. Udalak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea beretzat gordetzeko du 20 urtez, lurzatiak adjudikatzen diren egunetik hasita, adjudikazio-hartzaile edo etorkizunean lurzatia eskuratzen dutenek egiten dituzten transmisio guztietarako.
Eroslehentasun eskubidea, lurzatiaren eta bertan eraikitzen den eraikuntzaren gainekoa izanen da.
Eskubide hori erabili behar izanez gero, lurzoruari dagokionez, adjudikazioko salmenta eskrituran ezarritako zenbatekoa hartuko da kontuan; eraikinari dagokionez, zenbatekoa zehaztuko da Udalaren eskariz Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Nafarroako ordezkaritzak hautatutako goi-mailako arkitekto batek luzatutako txostenari jarraituz. Bi aldeek onartuko dute txosten horretako edukia.
Eroslehentasun eskubidea erabili ahal izateko, lurzatiaren titularrak modu fede-emailean jakinarazi behako dio Udalari hura transmititzeko asmoa duela eta orobat, eskuratzailearen izena eta gainerako inguruabarrak zehaztu beharko dizkio. Jakinarazpen horretatik hasita 30 egun naturaleko epean, Udalak eroslehentasun eskubidea erabili ahalko du. Hala egitekotan, modu fede-emailean jakinaraziko dio proposamena egileari edo, kasua bada, erosleari.
Jabeak ez badu adierazten hasierako kontratuaren finka transmititzeko asmoa duela, eta transmisioa gauzatu bada, Udalak eroslehentasuna eta atzera eskuratzeko eskubidea izanen du lurzoruari eta eraikinari dagokionez, urtebetez, salmentako eskritura publikoa jabetza erregistroan inskribatu zenetik hasita, edo Udalak modu fede-emailean transmisioaren berri duen egunetik hasita. Prezioari dagokionez, arestian aipatutako irizpide berari jarraituko zaio.
8. Lurzatien eta beraietan egiten diren etxebizitzen adjudikazio-hartzaileek ezin izanen dizkiete horiek transmititu beste pertsona fisiko edo juridikoei, ez salmenta, ez donazio edo lagapen, ez eta beste edozein tituluren bitartez, adjudikazio erabakiaren egunetik hasita 20 urte baino lehen, salbu Udalaren berariazko baimena badute.
Halaber, debeku da errentan ematea, prekarioan lagatzea eta lurzatiak eta etxebizitzak adjudikazio-hartzaileak ez bestek okupatu edo erabiltzea 10 urte baino lehen, Udalak horretarako baimena ematen ez badu behintzat.
9. Hirugarren batzuen aldeko transmisioa egiteko debekutik at dago herentzia titulua.
10. Lurzatiaren adjudikaziodunak adjudikazioaren momentuan, emandako lurzatiaren metro karratu bakoitzeko 70 euro ordaindu beharraz eratortzen den kopurua ordainduko du salerosketagatik. Prezio honi indarreko BEZa gehituko zaio.
Udalaren kontuan behin ordainketa eginda, kasuan kasuko salerosketa eskritura publikoa emanen zaio adjudikaziodunari, eta gastuen, eskubideen eta zergen osotasuna adjudikaziodunaren kontura izanen da.
11. Udala lurzatien urbanizazioaren kostua bere gain hartuko du, baita egon litezkeen gainerako gastuak, lurzatiak prest utzi arte adjudikaziodunek eraikuntza lanei ekiteko.
12. Udalak eskubidea izanen du soberan gelditzen diren lurzatiak enkante publikoan adjudikatzeko, aldez aurretik dagokion klausula ekonomiko-administratiboen plegua onetsi ondotik.
Iragarkiaren kodea: L1706032