116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hirugarren alkateordearen izendapena. Alkatearen eginkizunak hirugarren alkateordearen esku uztea

Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Jesús Santos Perezek 90. Ebazpena eman zuen 2017ko maiatzaren 18an. Hona hemen:

Lehendabizikoa.–Rebeca Valvuena Sola izendatzea hirugarren alkateorde eta, ondotik, haren esku uztea Emakumearen, Berdintasunaren, Kulturaren eta Gizarte Zerbitzuen Alorrei buruzko honako eskudantzia hauek, Alkatetzarenak baitira:

–Atxiki zaion alorrak berezko dituen gaietako zerbitzu eta jarduketak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea, bai eta egiteko edo betetzeko erabakitzen direnenak ere, betiere behar diren aholku teknikoak bilatuz.

–Salmenta, errentamendu, obra, zerbitzu eta horniduretarako prozeduretan buru izatea, eta haiek behin betiko adjudikatzea, legeei jarraituz.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu-erreserba behar denean, betiere aurrekontuaren oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimendu eta xedatzea aurreko atalean ezarritako mugaren barrenean eta aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusten direnekin bat datozenean.

–Udal ordenantzak eta erregelamenduak betearaztea eta horien eta aplikazio araudiaren aurkako arau-hausteak zehatzea, bere eskuordetzearen barnean, zehapen hori 6.010,12 eurotik goitikoa ez bada eta ahalmen hori beste organo batzuen esku dagoenean salbu.

–Bere eskumeneko udal erabakiak argitaratu, bete eta betearaztea.

Bigarrena.–Eskuordetze hori aipatu alorretako zerbitzuak zuzentzeko izanen da, baita haiek orokorrean kudeatzeko ere, hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena barne izanik. Gainera, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko ere izanen da.

Hirugarrena.–Alorreko eskuordetze orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetze bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratu eta koordinatzeko.

Hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena alorreko eskuordetze orokorra duen zinegotziaren esku dagoenez, haren eskumen esparrua ukitzen duten ebazpenak eman ditzan proposatuko diote eskuordetze bereziko zinegotziek.

Laugarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

Bosgarrena.–Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.

Cabanillasen, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1706184