2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Antzingo Udalaren balorazio txostena berrikusteko proiektua
Antzingo Udalak, 2017ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen:
“Lehena.–Hasiera batean onestea Antzingo udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio ponentzia osoa berrikusteko proiektua.
Bigarrena.–Ondoko hiru udalkide hauek izendatzea Udaleko ordezkari Batzorde Mistoan:
–Javier Dallo Diaz de Zerio.
–Javier Azcona Zabalza.
–Francisco Javier Lizarraga Mansoa.
Hirugarrena.–Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, iragarki laburtua jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean, adieraziz dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal izateko.
Laugarrena.–Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta horien inguruko Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lur-ondasunen Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa.
Hori guztia, bat etorririk Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluarekin eta hura garatzen duen erregelamendua onesteko irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 36. artikuluarekin eta hurrengoekin.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antzinen, 2017ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Javier Dallo Diaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1706708