1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3282/2017 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Miguel Angel Calvo Herrero jauna, El Vergel Zahar Etxeko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Miguel Angel Calvo Herrero jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel Zahar Etxeko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.
2. Ebazpen honek 2017ko ekainaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta honako hauei igortzea: El Vergel Zahar Etxeko Zuzendaritzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Idazkaritza Teknikoko Bulegoari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko ekainaren 6an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F1706976