Iragarkia
116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
60/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko datu pertsonalen zenbait fitxategi sortu, aldatu eta beste batzuk kentzen dituena.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamendua arautzen du. Lege horren 20. artikuluan ezartzen da administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat ematea, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.
Bestalde, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen dituenak, adierazten du 2. artikuluan fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.
Ikusita datu pertsonalen hiru fitxategi sortu behar direla, eta beste bat kendu, eta nola departamentuko fitxategi batzuen zenbait alderdi aldatu diren, beharrezko doikuntzak egin behar dira, indarreko araudia betez.
Ikusita fitxategiez arduratzen diren unitateen adostasuna eta Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuarena, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalaren txostena ere.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren proposamenarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi hau sortzea:
Fitxategia: Nafarroako Justiziako Giza Baliabideen Kudeaketa.
a) Fitxategiaren identifikazioa, izena zehaztuta, baita haren helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak ere.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Nafarroako Justiziako Giza Baliabideen Kudeaketa.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Nafarroako Justizia Administrazioko langileen kudeaketa.
b) Datuen jatorria, zehaztuta datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak, zein den datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.
b.1) Taldea: Nafarroako Justizia Administrazioko langileak.
b.2) Jatorria: Funtzio Publikoko langileen kudeaketa sistematik, Justizia Ministerioko Langileriaren Erregistro Orokorretik eta langileek berek aurkeztutako inprimakietatik.
Datuak nola biltzen diren: mistoa.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta antolaketan erabiliko tratamendu sistema.
c.1) Egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ/NANa, jaiotze eguna eta tokia, nazionalitatea, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, egoera zibila, Gizarte Segurantzako/mutualitateko afiliazio zenbakia, senideen datuak (familia liburua), Nafarroako Gobernuaren aseguruaren onuradunen datuak, fitxatzeko txartelaren zenbakia.
Datu akademiko eta profesionalak: prestakuntza eta tituluak, lanpostua, ordutegia, lizentziak eta baimenak, egindako zerbitzuak, lan egoera, diziplinaren aurkako arau-hausteak.
Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak: bankuaren datuak, nominaren datuak, aseguru polizak (onuradunen datuak: gurasoak, ezkontidea, seme-alabak, etab.).
Datu medikoak: altak/bajak, lan istripuak, ezintasunak, txosten medikoak.
c.2) Tratamendu sistema: mistoa.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak: Justizia Ministerioko Langileriaren Erregistro Orokorrari eta Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
e) Hirugarren herrialdeei aurreikusitako nazioarteko transferentziak: ez da datuen tratamendurik eginen Europako Gune Ekonomikotik kanpo, edo ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren ardura duen organoa: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua. Iratxeko Monasterioaren kalea, 22 (Iruña). Posta Kodea: 31011. Telefonoa: 848426780.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua. Iratxeko Monasterioaren kalea, 22 (Iruña). Posta Kodea: 31011. Telefonoa: 848426780.
h) Segurtasun neurrien maila: maila altua.
2. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi hau sortzea:
Fitxategia: Nafarroako Gobernuaren bulegoetako bideozaintza.
a) Fitxategiaren identifikazioa, izena zehaztuta, baita haren helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak ere.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Nafarroako Gobernuaren bulegoetako bideozaintza.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Nafarroako Gobernuaren eraikinen eta bulegoen segurtasuna eta haietara sartzen diren edo haietan aritzen diren pertsonena mantentzea, zaintzeko bideokameren bidez.
b) Datuen jatorria, zehaztuta datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak, zein den datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.
b.1) Datuen jatorria: irudiak hartzea eta bideoak.
b.2) Taldea: eraikin eta bulegoetara sartzen den oro.
b.3) Datuak biltzeko jatorria: kamerak eta bideokamerak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta antolaketan erabiliko tratamendu sistema.
c.1) Oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: irudia/ahotsa eta bideoak.
c.2) Tratamendu sistema: Automatizatua.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
Organo judizialei eta segurtasun indar eta kidegoei, arloan indarra duen araudia betez.
e) Hirugarren herrialdeei aurreikusitako nazioarteko transferentziak:
Ez da datuen tratamendurik eginen Europako Gune Ekonomikotik kanpo, edo ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren ardura duen organoa: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Atala. Zaragozako errepidea, zk.g., Cordovilla. Posta Kodea: 31191. Telefonoa: 848429777.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Atala. Zaragozako errepidea, zk.g., Cordovilla. Posta Kodea: 31191. Telefonoa: 848429777.
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.
3. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi hau sortzea:
Fitxategia: Foruzaingoaren negoziazio mahai sektorialaren grabazioak.
a) Fitxategiaren identifikazioa, izena zehaztuta, baita haren helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak ere.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Foruzaingoaren negoziazio mahai sektorialaren grabazioak.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Foruzaingoaren negoziazio mahai sektorialaren aktak egiteko dokumentazioa eta haiekin batera joaten dena, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoarekin bat.
b) Datuen jatorria, zehaztuta datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak, zein den datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.
b.1) Datuen jatorria: ahots grabazioak.
b.2) Taldea: Foruzaingoaren negoziazio mahai sektorialean parte hartzen dutenak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta antolaketan erabiliko tratamendu sistema.
c.1) Oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: Ahotsa.
c.2) Tratamendu sistema: Automatizatua.
d) Datu pertsonalen lagapena: ez da datu pertsonalik lagako.
e) Hirugarren herrialdeei aurreikusitako nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren ardura duen organoa: Foruzaingoa. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia. Fuente de la Teja kalea, zk.g., Iruña. Posta Kodea: 31006.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Foruzaingoaren negoziazio mahai sektorialaren idazkaritza. Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua, Iruña. Posta Kodea: 31002.
h) Tratamenduaz arduratzen diren zerbitzuak edo unitateak: Foruzaingoaren negoziazio mahai sektorialaren idazkaritza. Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua, Iruña. Posta Kodea: 31002.
i) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.
4. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategien ezaugarri batzuen aldaketak onestea, ondotik ematen direnak hain zuzen:
A) Fitxategiaren izena: Nafarroako Gobernuaren langileak. Inskripzio kodea: 1942456800.
Aldaketa:
Datuak laga edo jakinaraztea: Gehitu: Nafarroako Estatistika Institutua.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Uztailaren 22ko 152/2002 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2002ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 11koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
B) Fitxategiaren izena: Doako laguntza juridikoa. Inskripzio kodea: 2020860001.
Aldaketa:
Segurtasun neurriak: erdiko maila.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 406/2001 Foru Aginduaren bidez sortua (2002ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 406/2001 Foru Aginduaren akats zuzenketa (2002ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
C) Fitxategiaren izena: Nafarroako delituen biktimenganako laguntza. Inskripzio kodea: 2011500007.
Aldaketak:
IFK: S3100003G.
Bestelako datu mota batzuk: Gehitu: Prozesu judizialaren datuak: organo judiziala, prozedura zenbakia, ebazpen mota, neurriak, eskari asistentziala.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 28ko 58/2001 Foru Aginduaren bidez sortua (2001eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 26ko 419/2007 Foru Aginduaren bidez aldatua (2007ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 10ekoa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
D) Fitxategiaren izena: Jarduneko tokiko funtzionarioen montepioa. Inskripzio kodea: 1942456760.
Aldaketa:
Tratamendu sistema: mistoa.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 27ko 1/1997 Foru Aginduaren bidez aldatua (1997ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
E) Fitxategiaren izena: Tokiko administrazioaren erretirodunen nominak. Inskripzio kodea: 1943456747.
Aldaketa:
Tratamendu sistema: mistoa.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 27ko 1/1997 Foru Aginduaren bidez aldatua (1997ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
F) Fitxategiaren izena: Osasun laguntzaren titularrak eta onuradunak. Inskripzio kodea: 1943456801.
Aldaketak:
Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa: Gizarte Prestazioen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Navarrería kalea, 39, Iruña. Posta Kodea: 31001. Telefonoa: 848427102.
Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Gizarte Prestazioen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Navarrería kalea, 39, Iruña. Posta Kodea: 31001. Telefonoa: 848427102.
Tratamendu sistema: mistoa.
Segurtasun neurriak: erdiko maila.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
G) Fitxategiaren izena: Lehendakaritzako laneko arriskuei aurrea hartzea. Inskripzio kodea: 2021990930.
Aldaketa:
Tratamendu sistema: mistoa.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 21eko 67/2002 Foru Aginduaren bidez sortua (2002ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 1ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
H) Fitxategiaren izena: Prestakuntzaren eskaerak. Inskripzio kodea: 19424556804.
Aldaketak.
Fitxategiaren izena: NAPIko prestakuntza ikastaroak.
Aurreikusitako xedea eta erabilerak: prestakuntza programatu eta kudeatzea. Prestakuntzaren eskaerak erregistratzea, ikastaroen dei egitea, ziurtagiriak ematea, asistentzia kontrolatzea, barne kontrola eta estatistikak egitea eta irakasleak erregistratzea.
Ukitutako pertsonak edo taldeak: Nafarroako administrazio publikoetako langileak eta irakasleak eta NAPIko prestakuntza jardueretan laguntzen dutenak.
Oinarrizko egitura eta datu pertsonalen motak: identifikazio datuetan, hauek erantsi behar dira: NANa/IFZ, e-posta, desgaitasunaren aitorpena.
Enpleguaren eta administrazio karreraren zehaztasunak: atxikipen unitatea, lanpostua, maila, kontratu mota, funtzionarioaren zenbakia.
Bestelako datu mota batzuk: datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Datu pertsonalen lagapena: prestakuntza enpresak, irakasleak.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 23ko 4/1997 Foru Aginduaren bidez aldatua (1997ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
I) Fitxategiaren izena: Hautaketa psikoteknikoa. Inskripzio kodea: 1942456803.
Aldaketak:
Identifikaziorako datuak: NANa, izen-deiturak.
Bestelako datu mota batzuk: akademikoak eta profesionalak, enpleguaren zehaztasunak, datu psikoteknikoak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Segurtasun neurriak: erdiko maila.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 23ko 4/1997 Foru Aginduaren bidez aldatua (1997ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez sortua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 19ko 123/2014 Foru Aginduaren bidez aldatua (2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
J) Fitxategiaren izena: NLAko langileak. Inskripzio kodea: 1942456802.
Aldaketak:
Fitxategiaren izena: Larrialdietako langileak.
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Larrialdietako langile finkoen eta kontratatuen kudeaketa orokorra.
Ukitutako pertsonak edo taldeak: Larrialdietako langile finkoak eta kontratatuak.
Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia. Agoitz kalea 35, 3. solairua, Iruña. Posta Kodea: 31004. Telefonoa: 848427157.
Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia. Agoitz kalea 35, 3. solairua, Iruña. Posta Kodea: 31004. Telefonoa: 848427157.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
K) Fitxategiaren izena: Bingoak. Inskripzio kodea: 1942456798.
Aldaketak:
Fitxategiaren izena: Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroa.
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: jokorako sarbidea eta jokoa egiten den establezimenduetako sarbidea kontrolatzea hori debekaturik dutenei (Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea, edo hura ordezten duena).
Ukitutako pertsonak edo taldeak: borondatez hala eskatzen duten herritarrak, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea urratzeagatik zehapena jaso dutenak, edo erabaki judizial bat dela-eta debekatuta dutenak.
Datu pertsonalen lagapena: joko enpresei fitxategi bat igortzen zaie, bi datu-base dituena: bata, Nafarroako Gobernuari debekua eskatu dioten herritarrena, eta bestea, eskaera Estatuko Administrazio Orokorrari egiten diotena.
Segurtasun neurriak: erdiko maila.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
L) Fitxategiaren izena: Jokoaren kontrola. Inskripzio kodea: 1942456799.
Aldaketak:
Fitxategiaren izena: Nafarroako Joko eta Apustuen Erregistroa.
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Nafarroako joko jarduerak, enpresak, joko materialak, lokalak eta baimenak kontrolatu eta administrazio aldetik antolatzea.
Ukitutako pertsonak edo taldeak: jokoarekin lotura duten enpresak (jokorako materialak fabrikatzen dituztenak, entsegu laborategiak), jokoa ustiatzen duten enpresak (bingoa, makinak, apustuak, loteriak, txartelak, zozketak eta tonbolak), eta jokoa egiten den establezimenduen titularrak.
Inguruabar sozialen datuak: baimenak, homologazioak eta erregistroetako inskripzioak.
Datu ekonomiko-finantzarioak: Fidantzak.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
M) Fitxategiaren izena: Larrialdiei erantzutea. Inskripzio kodea: 1992560018.
Aldaketak:
Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa: Babes Zibilerako Zerbitzuko S.O.S. Nafarroa Atala. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia. Agoitz kalea 35, 3. solairua, Iruña. Posta Kodea: 31004. Telefonoa: 848427172.
Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Babes Zibilerako Zerbitzuko S.O.S. Nafarroa Atala. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia. Agoitz kalea 35, 3. solairua, Iruña. Posta Kodea: 31004. Telefonoa: 848427172.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren abuztuaren 5eko 171/1999 Foru Aginduaren bidez sortua (1999ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
N) Fitxategiaren izena: Nafarroako Babes Zibileko boluntarioak. Inskripzio kodea: 2053120573.
Aldaketak:
Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuko Boluntarioen Bulegoa. Agoitz kalea 35, 3. solairua, Iruña. Posta Kodea: 31004. Telefonoa: 848421318.
Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuko Boluntarioen Bulegoa. Agoitz kalea 35, 3. solairua, Iruña. Posta Kodea: 31004. Telefonoa: 848421318.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 17ko 53/2005 Foru Aginduaren bidez sortua (2005eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 10ekoa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
Ñ) Fitxategiaren izena: Segurtasun Eskola. Inskripzio kodea: 1942456805.
Aldaketak:
Fitxategiaren izena: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako prestakuntza.
IFK: S3100003G.
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatutako prestakuntza jarduera kudeatzea, prestakuntza horretan parte hartzen duten ikasleen eta irakasleen datuekin.
Identifikazio datuak: posta elektronikoa, faxa eta funtzionarioaren zenbakia erantsi behar dira.
Inguruabar sozialen datuak: atal hau kendu behar da.
Tratamendu sistema: mistoa.
Segurtasun neurriak: erdiko maila.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 23ko 4/1997 Foru Aginduaren bidez aldatua (1997ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
O) Fitxategiaren izena: Prestakuntzarako espezialisten zerrenda. Inskripzio kodea: 2121530120.
Aldaketak:
IFK: S3100003G.
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: “Zenbait arlotako espezialisten zerrenda, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatzen dituen prestakuntza jardueretan eskolak ematen lagunduko dutenak horien artetik aukeratzeko” izeneko informazioa erregistratzea.
Tratamendu sistema: mistoa.
Segurtasun neurriak: erdiko maila.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 2ko 752/2010 Foru Aginduaren bidez sortua (2011ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 20koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
5. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi hau deuseztatzea, eta hura sortu zuen foru agindua indarrik gabe uztea:
Fitxategiaren izena: Genero-indarkeriaren arloko espedienteen erregistro integrala. Inskripzio kodea: 2101520554.
Hura sortzeko xedapena: Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 5eko 194/2010 Foru Agindua, 2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 23an.
Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzura.
Datuen destinoa: Nafarroako delituen biktimenganako laguntza fitxategian sartuko dira fitxategiko datuak. Inskripzio kodea: 2011500007.
Indarrik gabe uzten da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 5eko 194/2010 Foru Agindua, 2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 23an, fitxategi hori sortzea xedea zuena.
6. Adieraztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendeko gainerako fitxategi hauei ez zaizkiela foru agindu honen aurreko ataletan zehaztutako aldaketak aplikatuko:
A) Fitxategiaren izena: Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarki-jartzaileak. Inskripzio kodea: 1942970791.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza kontseilariaren irailaren 5eko 145/1994 Foru Aginduaren bidez sortua (1994ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 26koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
B) Fitxategiaren izena: Elkarteak. Inskripzio kodea: 1942456796.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren maiatzaren 21eko 57/1997 Foru Aginduaren bidez aldatua (1997ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
C) Fitxategiaren izena: Fundazioak. Inskripzio kodea: 1971760003.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren maiatzaren 21eko 57/1997 Foru Aginduaren bidez sortua (1997ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
D) Fitxategiaren izena: Dokumentuen Erregistroaren datu basea. Inskripzio kodea: 2001050026.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 13ko 31/2000 Foru Aginduaren bidez sortua (2000ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 5ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
E) Fitxategiaren izena: Zerbitzu berezietan jarduteko prestakuntzarako izangaien zerrendak. Inskripzio kodea: 2093291822.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 29ko 751/2009 Foru Aginduaren bidez sortua (2009ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 28koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 123/2014 Foru Aginduaren bidez aldatua (2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
F) Fitxategiaren izena: Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda. Inskripzio kodea: 2093291832.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 29ko 752/2009 Foru Aginduaren bidez sortua (2009ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 28koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 123/2014 Foru Aginduaren bidez aldatua (2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
G) Fitxategiaren izena: Nafarroako Gobernuko eraikinetan sartzeko kontrola. Inskripzio kodea: 2020720039.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 29ko 364/2001 Foru Aginduaren bidez sortua (2002ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 5eko 88/2010 Foru Aginduaren bidez aldatua (2010eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 5ekoa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
H) Fitxategiaren izena: Zehapen espedienteak. Inskripzio kodea: 1942456795.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez sortua (1994ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 14ko 3/2003 Foru Aginduaren bidez aldatua (2003ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 21/2004 Foru Aginduaren bidez aldatua (2004ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
I) Fitxategiaren izena: Foruzaingoaren Kudeaketa Administratiboaren Sistema (SGAPF). Inskripzio kodea: 2103262146.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 3ko 586/2010 Foru Aginduaren bidez sortua (2010eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 6koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
J) Fitxategiaren izena: Nafarroako Foruzaingoaren Informazio Sistema (SIPPF). Inskripzio kodea: 2103262088.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 3ko 586/2010 Foru Aginduaren bidez sortua (2010eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 6koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
K) Fitxategiaren izena: Txartelen erregistro zentrala. Inskripzio kodea: 2063110438.
Fitxategia arautzen duten xedapenak:
Toki Administrazioko kontseilariaren abuztuaren 28ko 717/2006 Foru Aginduaren bidez sortua (2006ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren apirilaren 25eko 164/2012 Foru Aginduaren bidez aldatua (2012ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 5eko 134/2013 Foru Aginduaren bidez aldatua (2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 123/2014 Foru Aginduaren bidez aldatua (2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).
Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatua (2015eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Foru agindu hau Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari igortzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 95.k) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, baita Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari ere.
Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1704787
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
