1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 7an hartua, Castejongo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua sortzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak xedatzen du Bigarren Hezkuntzako institutuak Nafarroako Gobernuak sortuko dituela.
Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak egina du espedientearen gaineko txostena, eta irakasleen ordezkari sindikalei ezagutzera eman zaie.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. 2017ko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu hau sortzea:
Ikastetxearen kodea: 31014827.
Izen generikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua.
Behin-behineko izen espezifikoa: Castejón.
Helbidea: Larrad doktorearen kalea, 39.
Herria: Castejón.
Udalerria: Castejón.
Titularra: Hezkuntza Departamentua.
Ematen dituen hizkuntza ereduak: gaztelania, G eta A.
Ematen dituen irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Institutuko gehieneko ikasle kopurua: 10 unitate; aurreikusten da, beraz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 lerro izan ditzakeela.
2. Data honetatik aurrera, bertan behera geratuko da Castejongo Haur eta Lehen Hezkuntzako “Dos de Mayo” Eskola Publikoaren baimena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak emateko, maiatzaren 24ko 329/2001 Foru Dekretuak emana. Hori guztia, hezkuntza etapa horren aurreko mailako alderdi akademikoen gainean institutu berriari atxikitzen zaizkion langileek data horren ondoren hartuko dituzten erabakiak galarazi gabe.
3. Ezohiko prozedura bidez izendatuko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako “Castejón” Institutuko zuzendaritza taldea, 2017ko uztailaren 1eko ondorioekin eta 3 urterako.
4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako “Castejón” Institutuari atxikiko zaizkio, 2017ko uztailaren 1eko ondorioekin, Haur eta Lehen Hezkuntzako “Dos de Mayo” Eskola Publikoko irakasle izanik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi mailak kendu izanak ukitutako haiek, baldin eta behin betiko destinoa aipatu eskola publikoan baldin badute edo, Erlijioko irakaslearen kasuan, lan kontratu mugagabea baldin badu. Ukitutako langileen zerrenda erabaki honen eranskinean dago.
5. Institutua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak ezarritako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarearen kide bihurtu da (foru dekretu hori martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, eta martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak eguneratu zuen), ondotik agertzen den gisan:
–10. barrutian, “Tutera” delakoan, sartzen da; hala, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako “Castejón” Institutuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpieremua osatzen du, Tuteran den Bigarren Hezkuntzako “Benjamín de Tudela” Institutuak osatutako Bigarren Hezkuntzako eremuari atxikia; azpieremu horrek Castejongo “Dos de Mayo” Eskola Publikoari dagokion Lehen Hezkuntzako area izango du, Castejongo udalerriko ikasleak hartzen dituena.
6. Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematea erabaki honetan xedatzen dena betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
7. Erabaki hau jakinaraztea ukitutako ikastetxe publikoei eta Castejongo Udalari, eta erabaki hau helaraztea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, zuzendaritza nagusi horien zerbitzuei eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
8. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iruñean, 2017ko ekainaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1707126