116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluaren plantilla organikoa onesten duena, 2016ko abenduaren 31ko egoera aintzat hartuta.

Nafarroako Kontseiluak, 2017ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (1. artikulua) eta ezartzen du horko langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (24. artikulua). Lege horren garapenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, Kontseiluari esleitzen dio bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda eginen dutela, urte bakoitzeko abenduaren 31n itxia, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).

Beraz, xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2016ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren langileen plantilla organikoa onestea, honako hau alegia:

LANPOSTUA

KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

IZENDAP. LIBREA

ESKLUSIBITATEA

LANPOSTUA

MAILAGATIKO OSAG.

Lehendakaritzako idazkaria

1

K

X

Legelaria

1

F

A

55

63

F: funtzionarioa.

K: kabineteko behin-behinekoa - izendapen librekoa.

2. 2016ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.

IZEN-DEITURAK

MAILA

GRADUA

LANPOSTUA

EGOERA ADMINISTRATIBOA

Hutsik

A

Legelaria

3. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 24an.–Kontseiluburua, Alfredo Irujo Andueza.–Kontseilukide idazkaria, Socorro Sotés Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1706768