1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
42C/2017 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Zangozako “Escuela de Música Juan Francés de Iribarren’’ enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zangozako “Escuela de Música Juan Francés de Iribarren’’ enpresaren hitzarmen kolektiboan testua (kode zenbakia: 31008132012001) aztertu da, erregistro honetan 2017ko urtarrilaren 25ean sartu zena eta, 2015eko apirilaren 23an enpresaren eta sindikatuetako ordezkariek sinatua eta 2017ko martxoaren 5ean zuzendua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
“Escuela de Música Juan Francés de Iribarren’’ enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1703607