116. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, gizarte hezitzailearen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka.

Gizarte hezitzailearen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata aldi baterako kontratazioetarako eta, bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko) hautaproben bidez osatzeko prozeduran, Iñaki Martínez Arratibel jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen deialdien behin betiko emaitzen aurka, zeinak kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2017ko martxoaren 24an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko maiatzaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1706955