1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
135E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, “Nafarroako udalentzako diru-laguntzak, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko 2017. urtean - Udal Platea Local” deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzordeko kideak izendatzen dituena.
Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 26ko 14E/2017 Foru Aginduaren bidez, deialdi honen oinarri arautzaileak onetsi ziren: “Nafarroako udalentzako diru-laguntzak, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko 2017. urtean - Udal Platea Local”.
Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak.
Kultur Ekintza Zerbitzuak proposamena egin du, “Nafarroako udalentzako diru-laguntzak, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko 2017. urtean - Udal Platea Local” deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzordeko kideak izendatzeko.
Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Pertsona hauek “Nafarroako udalentzako diru-laguntzak, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa bultzatzeko 2017. urtean - Udal Platea Local” deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzordeko kide izendatzea:
–Dori López Jurío andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria. Batzordeko burua izanen da. Ordezkoa: Asunción Maestro Pegenaute andrea.
–Mikel Ozkoidi Pérez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Herrikoiaren Bulegoko burua, batzordekide ariko da. Ordezkoa: Urko Ocaña Gómez jauna.
–Roberto Rebolé Armendáriz jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikaria, batzordekide ariko da. Ordezkoa: Montse Pérez Omeñaca andrea.
–Carmen Oroz Iribarren andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua. Batzordeko idazkaria izanen da, hizpidea eta botoa dituela. Ordezkoa: José Vicente Urabayen Azpilicueta jauna.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 24an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F1706796