114. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 25ean emandako 20E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, "Generazinema Film Laburrak: 2017an eta 2018an film laburrak produzitzeko diru-laguntzen deialdia” onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 332648.

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

–Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak jaso ahal izateko, pertsona fisikoek eta legez ezarritako enpresa zinematografikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Eskatzailea pertsona fisikoa bada, bera izan beharko da film laburraren zuzendaritzaren eta/edo produkzioaren arduraduna.

Eskatzailea pertsona juridikoa bada, ikus-entzunezko edo zinemako edukien produkzioari lotutako helburu soziala izan behako du.

–Proiektuak onartzeko epea ixten den unean film bihurtu eta aginduzko kalifikazioa duten proposamenek ezin izanen dute laguntzarik jaso, ezta zine aretoetan edo zinemaldietan erakutsita daudenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da fikzioko, dokumental gisako, esperimentazioko, animazioko edo telebistarako produkzioak egiteko laguntzak ematea; produkzio horiek 60 minututik behera iraun beharko dute, eta zine aretoetan, telebistan edo Interneteko plataformetan jendaurreko emanaldi komertzialetan erakusteko helburua izan beharko dute.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Diru-laguntza hauek finantzatzeko, 134.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2017ko ekitaldi ekonomikoa: 64.000 euro.

–2018ko ekitaldi ekonomikoa: 70.000 euro.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Beste datu batzuk.

Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %47,76rainokoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 25ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1706648