114. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

241/2017 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Komunikazioko unibertsitate gradua duten tituludunentzako prestakuntza beka bat ematen diona Elena Alzate Barricarteri, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko.

Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat prestatu du, eta bertan adierazi, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 6ko 10/2017 Foru Aginduaren bidez, prestakuntza beka baterako deialdia egin zela Komunikazioko unibertsitate gradua duten tituludunentzat.

Gainera, txosten horretan adierazten da eskaeren Ebaluazio Batzordeak, 2017ko martxoaren 23ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Gazteriaren Zuzendariordetzak horri buruz emandako txostenean.

Hautapen prozesua egin ondoren puntuazio altuena zuenak, Garbiñe Jaurrieta Bariainek alegia, uko egin zionez bekari, Ebaluazio Batzordeak bilera egin, eta bertan erabaki zuen beka hori Elena Alzate Barricarteri (IFZ 78755745-L) emateko proposamena egitea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bera baita bigarren izangaia puntuazioren hurrenkeran.

Horregatik eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Komunikazioko unibertsitate gradua duten tituludunentzako prestakuntza beka bat Elena Alzate Barricarteri ematea (IFZ 78755745-L), 5,1 puntuko balorazioa lortu baitu.

2017ko apirilaren 11n hasiko da beka, eta 2018ko martxoaren 31ra bitarte 12.706,72 euro jasoko ditu guztira, honela banatuta: 700 euroko hileko bat (2017ko apirila), eta beste hamaika hileko, 1.050,00 eurokoa bakoitza. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua, guztira, 12.706,72 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, kontu-sail hauen kargura:

–9.404,48 euro, Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 partidaren kargura, eta

–3.302,24 euro, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura. Partida horren kargura egotziko da, halaber, 2017ko abenduko Gizarte Segurantzaren enpresa kuota, 2018ko urtarrilean ordainduko dena.

Bekak 2018ko martxoaren 31 arte iraunen du.

2. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

1.–Ainhoa Echeverría Sáez; guztira 4,89 puntu ditu.

2.–Maialen Ruiz Soria; guztira 4,3 puntu ditu.

3.–Alicia Rebollo Leache; guztira 4,09 puntu ditu.

4.–Laura Quesada Iturmendi; guztira 3,84 puntu ditu.

3. Deialdiaren arabera elkarrizketa egitera deitu ez diren izangaien zerrenda onestea, lortu zuten puntuazioa adierazita:

Íñigo García Echeverría; 2,63 puntu; Marina Cestau Oroz, 2,56 puntu; Borja Bernarte Sáez, 2,56 puntu; Andrea Santesteban Martínez, 2,5 puntu; Ana Báscones Ursúa, 2,33 puntu; David Esparza Langarica, 2,32 puntu; Beatriz Erdocian Azcona, 2,29 puntu; Andrea Orduna Urdiain, 2,04 puntu; Maite Jiménez Sesma, 1,93 puntu, eta Marta Estaún Matea, 1,61 puntu.

4. Deialdiko 6. oinarriko a) atala ez betetzeagatik, honako hauek aurkeztutako eskaerak bazter uztea onestea: Marianela Santaolalla Marcilla, Itxaso Laita Apesteguia, Natalia Pérez Garraza, Enrique Chiquirrin Azqueta, Xavier Belzunegui García eta Edurne Gorritxo Sanz. Era berean, Claudia Sáenz Bescósek aurkeztutako eskaera bazter utzi da, deialdiaren 7.2 oinarriko c) atal ez betetzeagatik.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. 357,52 euro kentzea Komunikazioko unibertsitate gradua duten tituludunentzako prestakuntza beka bat, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzekoa, emateko deialditik, hasiera batean eman baitzen Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 partidaren kargura.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 18an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1704908