114. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

103/2017 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, San Benitoren ordenari (Solesmesko kongregazioari) diru-laguntza ematen diona.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiak apirilaren 11n emandako 103/2017 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta diru-laguntza hau eman zen:

–2017ko gastuen aurrekontuko 111000-11300-4819-923100 partida, “Eremu publikoen mantentze-lanak (Leireko eta Irantzuko monasterioak)” izenekoa.

–Onuraduna: “San Benitoren ordena. Solesmesko kongregazioa”, IFZ: R 3100077 A.

–Emandako diru kopurua: hamahiru mila hirurehun eta hamabost euro eta berrogeita hamar zentimo (13.315,50 euro).

–Diru-laguntzaren helburua: Fuente de las Vírgenes izeneko josteta eremua eta hango lorategia mantentzeko lanak finantzatzea, eta Leireko monasterioa eta ingurua garbitu eta zaborra bertatik eramatea.

Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 341166.

Iruñean, 2017ko apirilaren 11n.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1705031