114. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza. Behin betiko onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko otsailaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzko ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik 2017ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 9an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Eta hori hala dela argitaratzen da, baita, ondotik, aldaketaren testu osoa ere, ondorio juridikoak izan ditzan.

Cintruenigon, 2017ko apirilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Raimundo Aguirre Yanguas.

ERANSKINA

Ordenantza, Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen datu pertsonalen fitxategiak sortzeko

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedea pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea da, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak, esleiturik dituen eskumenak garatzeko, datu pertsonalak bildu eta fitxategietan bildurik dituenak tratatzen ditu, izan paperezko euskarrian nahiz automatizatuan.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko modu bakarra dago, alegia, xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren xedea eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Lehenbizikoa.–Honako fitxategi hauek sortzea, honako ezaugarriok dituztenak:

Fitxategia: Langileak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: langileen kudeaketa (kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuei aurrea hartzea, zerbitzuak ematearen kudeaketa kanpoko langileen aldetik, dietak, deialdiak).

Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek emanen dituzte, lan harremanerako aurkezten diren dokumentuen bidez, ahoz.

Norbanako edo talde ukituak: Mankomunitateko langileak, karguak, Mankomunitatearen zerbitzuko kanpoko langileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura, hatz-marka.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

Osasun arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Gizarte Segurantzako erakundeei (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, 9. artikulua; R/2004, ekainaren 11koa, Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra eta Neurri Fiskal, Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua). Nafarroako Enplegu Zerbitzua (Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretua, 16.1 artikulua), Nafarroako Gobernua (PFEZari buruzko 22/1998 Foru Legea, 94. artikulua), Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, 9.1.d artikulua), laneko arriskuen prebentziorako kanpoko enpresa (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, 14. artikulua), banku-entitatea edo aurrezki kutxa, gardentasun atarian argitaratzea (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2003 Legea, 8. artikulua).

Organo arduraduna: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: Handia.

Fitxategia: Bideozaintza.

Xede eta erabilera aurreikusiak: bideozaintza Udalaren instalazioen segurtasunerako eta planten funtzionamenduaren kontrolerako.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, haien irudiak hartuta.

Norbanako edo talde ukituak: Mankomunitateko langileak, kamerak dauden tokietan barna ibiltzen diren pertsonak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: irudia.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioak: segurtasun indar eta kidegoei, epaileei eta epaitegiei.

Organo arduraduna: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Agirien erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea, indarrean den legediari jarraituz.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: Administrazio Publikoek eta edozein interesdunek emanda, agiriak eta eskabideak aurkeztean.

Norbanako edo talde ukituak: erregistratu beharreko agiriak sortzen dituzten pertsonak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: legezko interesa frogatzen duten pertsonak.

Organo arduraduna: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Kontabilitatearen administrazioa eta kudeaketa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Mankomunitatearen kudeaketa ekonomikoa eta haren kontabilitatearen kudeaketa, kontratazioaren kudeaketa, administrazioa, komunikazioa eta interesdunekin harremana.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko agirien eta posta elektronikoaren bidez.

Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Mankomunitatearekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak, harremanetarako pertsonak, kontratuak esleitzeko lehiaketetan parte hartzen dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, sinadura.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Inguruabar sozialen datuak.

Ikasketa eta lanbide datuak.

Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, Kontuen Ganberari eta Gardentasun atariari.

Organo arduraduna: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Langileak, Bideozaintza, Agirien erregistroa eta Kontabilitatearen administrazioa eta kudeaketa fitxategiak sor daitezela xedatzea eta haiek guztiak dagokien erregistroan inskriba daitezela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan.

Iragarkiaren kodea: L1705239