2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Laburpena, enpresak jartzeko inbertsioetarako
diru-laguntzak emateko deialdi publikoarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) : DDBN (Identifikazioa): 349719.
Oinarri arautzaileak: deialdia Martzillako Udalak onetsi zuen, 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.
Lehendabizikoa.–Xedea eta onuradunak.
Laguntza hauen xedea da sustatzea Martzillan enpresak jar daitezela, bai eta horren ondorioz lanpostuak sortzea ere. Laguntzen araubide honen onuradun izanen dira Martzillan kokatzeko asmoa duten enpresak, nagusiki Martzillako bertako langileez osatuak. Deialdiaren onurak jasotzen ahalko dituzte soil-soilik Martzillako udal-mugartean ezartzen diren enpresek, eta ez dira onuradunak izanen bertzerik gabe enpresaren helbidea aldatzen duten enpresak, Martzillako udal-mugartean inolako presentziarik, jarduerarik edo ekoizpen errealik izan gabe.
Bigarrena.–Oinarri arautzaileak.
Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean eta Martzillako Udalaren web-orrian argitaratuak.
Hirugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdiaren laburpen-iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar oinarriak onartzea.
Martzillan, 2017ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1706828