2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Ordainagiriak kobratzeko aldiaren jakinarazpena
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko ekainaren 12an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko zergagatik eta hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Berdin, aditzera ematen da 2017ko uztailaren 5ean bukatuko dela herri-lurretako lurzatiengatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Faltzesko Udalak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxan eta Banco Santanderren dituen kontuetan ordaindu daitezke helbideratu gabeko ordainagiriak.
Ordainagiri helbideratuak borondatezko azken egunean kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Faltzesen, 2017ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1706909