2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, 2017-2018 ikasturtean “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan musika ikasketak egiteko banakako diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 349309.
Xedea: Banakako diru-laguntzen esleipena Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan 2017-2018 ikasturtean matrikulatutako ikasleei. Hori, espedienteko oinarri arautzailetako xedapenei jarraikiz.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 20.000 euro.
Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 2017ko irailaren 30a arte, Lizarrako Udal Erregistroan edo Legean aurreikusitako edozeinetan.
Onuradunak: Lizarrako Julián Romano Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak eta Lizarran erroldatuak daudenak.
Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Julian Romano Musika Eskolan.
Lizarran, 2017ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1706792