2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Oihan aprobetxamenduak salgai
Eratsungo Udalak honako oihan aprobetxamendu hauek saltzeari ekinen dio:
1. lotea, Pillotasoro alderdian: 762 alertze, 110,14 m³ enbor txiki eta 991,28 m³ material egiten dutenak, eta 41 pago, 36,43 m³ enbor txiki egiten dutenak; hasierako prezioa 36.675,88 euro da, BEZa barne.
2. lotea, Orobi alderdian: 1.027 pago, 1.078,43 m³ enbor txiki egiten dutenak.
2. lotean aipatutako bolumen horretatik, kontratista adjudikaziodunak konpromisoa hartuko du gutxi gorabehera 600 m³ moztu, atera eta udalerriko etxeetan banatzeko, 2017ko urriaren 31 baino lehen; etxeko egurraren 40 lote eginen ditu, bakoitza 15 m³-koa eta guztira 18.000 euro prezioa izanen duena, BEZa barne.
Gainerakoa, lotearen bolumen osoa hartu arte (hau da, 478,43 m³), izanen da enkanteko salmentari dagokiona. Enkantearen hasierako prezioa 5.358,36 euro izanen da, BEZa barne.
Aipatutako loteak enkantean salduko dira eta gutun-azal itxien bidezko prozedurari jarraituz.
Eskaintza ekonomikoak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 6an bukatuko da, 14:00etan. Eskaintzak Eratsungo udaletxean aurkeztuko dira.
Enkante bakoitzean parte hartzeko, nahitaez lote bakoitzaren balorazio osoaren %2 gordailuan utzi beharko da.
Salmenta horietarako baldintzak interesdunen eskura daude Eratsungo Udalaren Idazkaritzan.
Eratsunen, 2017ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.
ERANSKINA
Eskaintza ekonomikoaren eredua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1706848