2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2017ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean eta lan egutegi ofizialari jarraituz. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duen abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (1.592 orduko lanaldia ezarri zen).
Kontuan hartuta 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Kontuan hartuta 1425/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko herriko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena.
Kontuan hartuta 116/2016 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean epeen konputurako 2017an baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena.
Alkatetza udalburutza honek, indarrean diren Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak ematen dizkioten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Cabanillasko Udalaren zerbitzuko enplegatuen 2017ko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 24a.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 16a: San Roke (Cabanillasko herriko jaia).
–Abuztuaren 17a.
–Abuztuaren 18a.
–Abuztuaren 21a.
–Irailaren 22a (9:30etik aitzina).
–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.
–Urriaren 13a.
–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
–Abenduaren 26a.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal zerbitzuetako jaiegunak.
Bigarrena.–Cabanillasko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, eta ordutegi horretan sartua dago 30 minutuko atsedenaldia.
b) Lan ordutegia, oro har, 7:30etik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.
Hirugarrena.–Cabanillasko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 13:00etara arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Zerbitzuko arrazoiak direla medio, udal lantaldeko langileen eta albientearen kasuan, abuztuaren 17a, 18a eta 21a eta irailaren 22a lanegunak izanen dira ere bai. Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik, honako egun hauek jaiegun izanen dira aipatu langileentzat: ekainaren 2a, azaroaren 2a eta 3a, eta abuztuaren 22a, 9:30etik aitzin.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Udalaren iragarki-oholean ere.
Seigarrena.–Ebazpen hau Langileen Informazio Batzordeari jakinaraztea eta horren berri ematea osoko bilkuran.
Cabanillasen, 2017ko apirilaren 18an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1705075