1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
137E/2017 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Iturengo udal-mugartean, 2. poligonoko 335. lurzatian bide bat irekitzeko proiekturako. Sustatzailea Jesús Azpiroz Bazterrica da.
2017ko urtarrilaren 23an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko D) epigrafean dago sartuta (100 metro linealetik gorako bide berriak eta pista iraunkorrak ireki eta aldatzeko lanak, eta 10 kilometrotik beherako errepide tarteak zabaldu eta hobetzeko lanak). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Proiektuko jarduketaren xedea da bide bat irekitzea, Iturengo 2. poligonoko 335. lurzatian dagoen bordara eta poligono bereko 328. lurzatira iristeko.
Trazadura Iturengo Udalak ur biltegi berrira iristeko egin duen pista berrian hasten da eta 335. lurzatian barna eginen du ibilbide osoa.
150 metro inguruko luzea izanen du, tarte batzuetan malda gutxirekin eta moderatuarekin beste batzuetan.
Belaze batean barne joanen da bide osoa, eta txanda betea duen makal bat baizik ez da bota beharko. Berroarteko erreka areka bat eginez gurutzatuko da. Erreka hori 0,5 metro zabal da, eta bertan ez dago arrainik.
Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proiektuaren aldeko txostena egin du, baina ebazpen honetan biltzen diren baldintzak bete beharko dira.
Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak 2017ko apirilaren 10ean egindako txostenean adierazi du eskatutakoa baimendutako jardueratzat har daitekeela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 111. artikuluan xedatuari jarraikiz. Baimendutako jarduera eta erabilerak udal eskumenaren esparrukoak dira eta ez dute lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenik behar (aipatu foru legearen 117. artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen (Ur Konfederazioa, Ingurumeneko Departamentua, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia...) lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe tramite horietan organo eskudunak baloratzea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.
Espedientean Udalaren 2017ko apirilaren 10eko txostena dago, eskaera planeamendu indardunarekin bat datorrela adierazten duena.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Iturengo udal-mugartean, 2. poligonoko 335. lurzatian bide bat irekitzeko proiekturako. Sustatzailea Jesús Azpiroz Bazterrica da.
2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:
–Obrak hasi aurretik Bidasoa barrutiko Basozaintzari jakinaraziko zaio (948 450 096 telefonoa; e-mail: ogfobida1@cfnavarra.es), bota beharreko zuhaitzak markatzeko eta lanen zuinketan egon daitezen.
–Bidea ezin da 2,5 metro baino zabalagoa izan.
–Bidea lurra azaletik artekatuz eginen da, lur mugimendu nabarmenik gabe eta azaleko ur-isurien sareari kalterik eragin gabe.
–Debekaturik dago zoruan eraikuntzako edo eraispenetako obra hondakinak botatzea, hondakin kudeatzaile baimendu batek aurretik balorizatu gabeak badira.
–Hondatze lanetatik sobran gelditzen diren lurrak, obran bertan erabiltzen ez direnak, hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatu beharko ditu.
–Erreka gurutzatzeko Kantauri aldeko Ur Konfederazioaren baimena beharko da.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 500 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Iturengo Udalari, Basozaintzari (Bidasoako barrutia) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 25ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.
Iragarkiaren kodea: F1705070