114. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

92E/2017 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumenaren eta Uraren Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 187E/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Inmobiliaria Agropecuaria Villafranca SL titular duen eta Azkoiengo udal-mugartean dagoen instalazioari.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiak apirilaren 26ko 797/2005 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 187E/2015 Ebazpenaren bidez aldatua.

Ingurumenaren eta Uraren Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 187E/2015 Ebazpenaren bidez, instalazio horren Ingurumen baimen integratua eguneratu zen.

Hainbat akats antzeman direnez eguneratzeko ebazpen horretan, beharrezkoa da horiek zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 187E/2015 Ebazpena aldatzea, hartan egindako akatsak ebazpen honen eranskinean jasotzen diren zuzenketen arabera zuzentzeko asmoz. Aldatzen den ebazpen haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Azkoiengo udal-mugartean dagoen instalazio bati, zeinaren titularra Inmobiliaria Agropecuaria Villafranca SL baita.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau Inmobiliaria Agropecuaria Villafranca SLri, Azkoiengo Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1704979