114. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

22/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten da ES15310265 zenbakiarekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularrak Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan baja emateko egindako eskaera.

Agustín Barricarte Pérezek eskaera bat erregistratu zuen 2017ko apirilaren 21ean, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan baja emateko.

Titularra 2002ko abenduaren 17az geroztik dago inskribatuta Ekoizleen Erregistroan mahatsondoen ekoizle ugaltzaile gisa.

Interesdunak berak eskatu zuen baja.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan baja ematea Agustín Barricarte Pérez jaunari (NANa: 15804337 W).

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1705490