1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
302/2017 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, Jaime Villanueva Moreno, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide ordezkoa, kargutik kentzea xedatzen duena. Jaime Villanueva Moreno bidaiarien garraio publikoko enpresen, eta garraioaren eta haren jarduera lagungarri eta osagarrien agentzien ordezkaria zen batzorde horretan. Haren ordez, Ignacio Orradre San Martín izendatzea ere xedatzen du ebazpen honek.
Garraioetako zuzendari nagusiak, apirilaren 16ko 137/2009 Ebazpenaren bidez, Jaime Villanueva Moreno, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide ordezko izendatu zuen, bidaiarien garraio publikoko enpresen, eta garraio agentzien ordezkaria izateko. Kide titularra Juan Ramón Doral Brun da, Garraioetako zuzendari nagusiak ekainaren 24ko 130/2005 Ebazpenaren bidez izendatua.
2017ko martxoaren 29an, Asociación Navarra de Empresarios del Transporte por Carretera y Logística (ANET) elkarteak idatzi bat bidali zuen, egungo batzordekide ordezkoa kargutik kentzea eta haren ordez Ignacio Orradre San Martín izendatzea proposatuz.
Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zuen azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluak (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ezartzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea batzordeko buruak eta lau kidek osatuko dute, eta Herri Lanetako, Garraioetako eta Komunikazioetako Departamentuko titularrak izendatuko ditu denak. Artikulu horrek agintzen du kide horietako bat salgaien, bidaiarien edo horien jarduera lagungarrien eta osagarrien arloko enpresen ordezkaria izanen dela, gatazkaren izaera zein den. Foru dekretu horren 6. artikuluan, aldiz, aukera ezartzen da batzordeko buruaren ordezkoak nahiz kideenak izendatzeko.
Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera,
EBATZI DUT:
1. Jaime Villanueva Moreno, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide ordezkoa, kargutik kentzea. Jaime Villanueva Moreno bidaiarien garraio publikoko enpresen, eta garraioaren eta haren jarduera lagungarri eta osagarrien agentzien ordezkaria zen batzorde horretan.
2. Ignacio Orradre San Martín Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide ordezko izendatzea, bidaiarien garraio publikoko enpresen, eta garraioaren eta haren jarduera lagungarri eta osagarrien agentzien ordezkaria izateko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Herri Lanetako zuzendari nagusia, Ignacio Nagore Laín.
Iragarkiaren kodea: F1704820