1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
64/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez izendatzen dira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukiko dituzten pertsonak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, berriak baitira, orain dela gutxi hartu dute indarra eta horrek egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.
39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea; nahitaezko modua da pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetan. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela Administrazio Publikoek. Gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dute, beren izaera juridikoaren arabera. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, zenbait aplikaziotara sartzeko, baldin horien kudeaketa haietako bakoitzari badagokio.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak Erabakia hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren arabera kontseilariei baimena ematen zitzaien departamentu eta erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar dituzten pertsonak izendatzeko. Halaber, erabaki zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ahalmena izatea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala izateko pertsona edo pertsonak izendatzeko.
Orobat, xedatzen da ezen, betiere, hala egindako izendapenak noiznahi ere erreboka daitezkeela.
Hortaz, Olga Artozqui Morrásek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusi den aldetik, eta Alicia Paz Gordok, Argibide eta Erregistro Bulegoko arduradun den aldetik, izan behar dute izendatutako pertsonak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko. Orobat, Alicia Paz Gordok, horretaz gain, izan behar du pertsona izendatua Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukitzeko, hari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoak ikusi ahal izateko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Olga Artozqui Morrás, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusi den aldetik, eta Alicia Paz Gordo, Argibide eta Erregistro Bulegoko arduradun del aldetik, izendatzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko pertsonak.
2. Alicia Paz Gordo izendatzea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukitzeko pertsona, hari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoak ikusi ahal izateko.
3. Betiere, hala egindako izendapenak noiznahi ere erreboka daitezke.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Argibide eta Erregistro Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1705147