110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 641/2016 prozedura

Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 641/2016 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean epaia eman da 2017ko martxoaren 21ean eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Misael Acosta Rodríguez jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1705107