110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 922/2016 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Contenedores Escor Vitoria SLUk eskaturik, José María García San Emeterioren aurka, 37.090 euroren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Baiesten dut Ana Ecarte Vidal prokuradore andreak Contenedores Escor Vitoria SLUren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den José María García San Emeterio jauna kondenatzen dut demandatzaileari 37.090 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.

Eta José María García San Emeteriori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1705650