110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Egiturazko aldaketa Gorozingo 11. eta 12. lurzatietan.
Hasierako onespena

Udalbatzak, 2017ko maiatzaren 24an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen egiturazko aldaketa Gorozingo 11. eta 12. lurzatietan. Helburua du tarte bat banandu ahal izatea, egun dagoen nekazaritzako biltegian zaharberrituko den etxebizitzari lotzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aritzalan (Deierrin), 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1706380