110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Ustaizeko Kontzejuak tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikatzeko. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Ustaizeko Kontzejua, Arrakaxgoiti eta Uskartzeko Kontzejua.

Ustaizen, 2017ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1706314