110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, kultura jardueretarako, irabazi-asmorik gabeko entitateentzat. 2017ko kultura jardueretarako diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateentzat

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 348409.

A) Onuradunak: Helbidea Tuteran duten irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak, kultur intereseko proiektua eta/edo jarduerak egiten dituztenak, eta Tuterako pertsona fisikoak, hiriarendako interes orokorreko kultur proiektu eta jarduerak egiten dituztenak.

B) Xedea: kultura jarduerak eta proiektuak, Tuteran eginak, 2017ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31 artean egindakoak.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoko bulegoetan, hots, Tuterako Rúa 13an (31500), edo arancha.jimenez@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 12.000 euroko guztirako zenbatekoa, gehienez ere 4.000 euro proiektuko.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2017ko maiatzaren 29an.–Castel Ruiz Enpresa Entitate Publikoko burua, Javier Gómez Vidal.

Iragarkiaren kodea: L1706597