110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Laburpena, Udalaren “Julián Gayarre’’ Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdiarena (2016-2017 ikasturtea)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 348877.

Xedea: Noaingo ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzak izendatzea.

Aurrekontua: Deialdi honetako laguntzen ordainketa 0-3261-48000 Bekak partidaren kargura eginen da, Noain Elortzibarko ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuaren gastuen aurrekontu luzatuan, hau da, 2016ko ekitalditik 2017ko ekitaldira luzatua, eta orotara 5.000 euro izanen dira gehienez ere.

Eskaeren aurkezpena:

Eskaerak eskatzaileak sinatutako eskabidean aurkeztuko dira; horretarako, deialdi honi erantsitako eredu normalizatua erabiliko da. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2017ko maiatzaren 31n.–Noain Elortzibarko Udalaren ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolako Udal Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko Batzordeburu ordezkaria, María Cecilia Antolín Astigarraga

Iragarkiaren kodea: L1706740