110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduera sailkaturako lizentzia eskaera, ondotik zehazten dena, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Cipriano Matilla Calzada. Jarduera: nabea, ibilgailuak konpontzeko lantegirako. Tokia: Cascajo ibaia, 66 - 1712. lurzatia - 13. poligonoa.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.

Mendabian, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, sinadura irakurtezina.

Iragarkiaren kodea: L1706351