110. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

1-11/2016 aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1-11/2016 aldaketak (160.968,65 eurokoak) hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Los Arcosen, 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1706375